2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Lehenengo modulua: Jarduera baten diseinua.

Mooc honekin hasteko, teknologia eta ikaskuntzaren arteko lotura aztertu dugu. Gaur egun teknologiak eragin handia du hezkuntzan, adibide moduan eskola 2.0 web-ari buruz mintzatu gara, non erabiltzaileen parte hartze, interakzio eta komunikazioa sustatzen den. Hala ere, eszenario berriak sortu dira (jardines variados), eta erabiltzaileak beste moduan batean jokatzen dute, hala nola, mugikor aplikazio berriak sortuz. Ondorioz, web-a bigarren planu batera igaro da.


Prespektiba digitalaren bitartez, ikaskuntza prozesua eta teknologia batera bideratzen sahiatuko gara. Horretarako, Bloom taxonomiari buruzko ideia berrian eta Allan Carringtonek burututako pedagogia gurpilean oinarritu gaitezke. Aipatutakoa kontuan hartuz, jarduera didaktiko berritzaile bat diseinatuko dugu.



  • Jardueraren aurkezpena


Jarduera berritzailea burutzeko, egunkari digital bat sortzea proposatzen dut. Horretarako, bizitza osasuntsuaren ideian oinarrituko naiz. Esandakoa lortzeko, bizitza osasuntsu bat edukitzeko beharrezkoak diren ekintzei buruz arituko dira, hala nola, zein elikagai behar ditugun, non aurki ditzakegu, zein kirol praktikatu dezakegun, zein ekintza murriztu beharko genuke... Beraz, egunkariak atal ezberdinak izango ditu; elikagaiak, kirolak, murriztu behar ditugun ekintzak eta bitxikeriak. Ikasleek 5 pertsonako taldeetan egokitutako atala irudikatuko dute, erreminta eta aplikazio ezberdinak erabiliz. Proiektu honen iraupena aste batekoa izango da, eta egunero talde bakoitza atal baten gainean ibiliko da lanean, hau da, egunero  txandakatu egingo dira. Proiektu honen gaia Gorputz Hezkuntzako eta Informatikako arloarekin bat egiten duenez, aste batez, ordu horiek erabiliko ditugu.

  • Helburuak


Proiektuaren helburu nagusiak hurrengokoak dira:

        Erreminta eta aplikazio berrien inguruan trebatzea, motibatzea eta interesa piztea.
        Bizitza osasuntsu bat edukitzearen garrantziaz ohartzea.
        Talde handian, talde txikian nahiz modu indibidualean parte hartze aktiboa izatea.
        Egunkari digital bat sortzea.

  • Akzioak


Proiektuaren bitartez landuko ditugun akzioak hurrengokoak dira:

        Bilatu egokitutako atalaren gainean informazioa ( zer da? )
        Alderatu bizitza osasuntsu bat edukitzearen edo ez edukitzearen ondorioak.
        Azaldu bilatutako informazioa taldekideen artean.
        Egiaztatu  taldekideen artean batutako informazioa.
        Sortu egunkari digitalean egokitutako atala taldekideen artean.

  • Jarduerak


Proiektu honen bitartez jarduera batzuk burutuko dira, hala nola:
        Oharrak hartu
        Mapa kontzeptualak sortu
        Kritikatu
        Egunkari digitala argitaratu

  • Erremintak eta aplikazioak


Aipatutako guztia kontuan hartuz, hurrengoko aplikazioak eta erremintak dira proiektuan zehar erabiliko direnak:
        Evernote eta GoConqr
        Inspiration maps
        Lucid Press

  • Metodologia eta rolak


Proiektu honen bitartez erabiliko den metodologia, errealitatean oinarritutako ikaskuntza  izango da. Horretarako, ikasleak haien ikaskuntza prozesuaren protagonistak izango dira, diseinuan, sormenean, ebaluazioan... Proiektua esanguratsua izateko hurrengoko atalak kontuan hartzea beharrezkoa izango da:
      Ikasleen kuriositatea sustatzea
  Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea gelan eta plataforman, bai taldean eta baita modu indibidualean ere.
        Beharrezkoa diren gaitasunak garatzea.
        Ikasle eta irakasleen arteko “feedback”-a eta berrikustea bultzatzea.

Irakasle eta ikasleen rolak aktiboak izango dira. Irakaslea, momentu osoan  ikasleekin kontatuan egongo delako haien lana gidatzen eta ikasleak, haien proeitkua sortuko dute eta gainerako kideei laguntza eskainiko diete.

  • Ebaluazioa


Ebaluazioa jarraitua izango da, hau da, prozesu osoa aintzat hartuko dugu. Horretarako irakasleak,kontuan hartu ditu ikasleek burutzen dituzten jarduerak, erabiliko diren aplikazio eta tresna ezberdinetan jarritako motibazioa eta jakin-mina, taldeetan nahiz modu indibidualean edukitako parte hartzea... Horrez gain, ikasleek koebaluazioa egingo dute, hots, ikasleek haien artean ebaluatuak izango dira, taldeetan sortuko dituzten errubrikak erabiliz. Bukatzeko, irakasleak azken ebaluazio nik burutuko du, egunkari digitalari buruzko azalpena izango dena.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina