2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

Hausnarketa

Beti gustatu izan zait informatikaren mundua eta nahiko motibatuta hasi nintzen baina ordutegia hain zen astuna batzuetan motibazio handirik gabe joaten nintzela klasera.
Klaseetan gustura ibili naiz, azalpenak ondo ulertu ditut eta digitalki ezagutza maila areagotu  dut.

Aipatzekoa da klase magistralak nahiko astunak izan direla, egunero aurkezpenak entzuten.Izan ere, bi orduz denbora osoan jendea entzuten ibiltzea ezinezkoa ikusten dut. Baina esan beharra dago aukeratutako gaiak oso egokiak izan direla , niri behintzat interesgarriak iruditu zaizkit.
Klase praktikoei dagokionez, oso pozik nago ezagutu ditudan programa berriak direla eta. Izan ere, lehenengo aldia da gela praktikoak horrela ematen ikusten dudala. Horrez gain, irakslearen partetik konpromesua eta sakontasuna azpimarratzekoak dira.

Bukatzeko, esan beharra dut blogaren kontua ideia ona ikusi dudala, ebaluazteko modu desberdina delako eta aldi berean I.K.T-AK erabiltzen eta ezagutzen ari garelako. Azalpenei dagokionez modu ulergarri eta egoki batean eman dira eta momentu orotan prest egon da zalatzak eta arazoak konpontzeko.
https://encrypted-tbn2.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTSJnqhFt3h50_WlivT0jYXantZqjqqU-lLFYySIIN9goZDBSrm