2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Gogoeta VIII

Praktikako azken klase honetan,gelditzen ziren hiru taldeek aurkezpena egin dute.
lehenengo taldeak MOOC eta PLE kontzeptuen gainean ibili dira. Hasteko PLE-ren azalpena eman dute; zer den, elementuak nondik datorren, erabilerak zeintzuk diren eta alde onak eta txarrak zeintzuk diren. Bestetik MOOC azaldu dute, definizioa, kontzeptuaren jatorria, eskakizunak eta betekizunak, motak, onurak eta galerak, Lehen hezkuntzara nola eraman daiteke eta etorkizunerako itxaropenak.

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/c/cb/MOOC_poster_mathplourde.jpg
Hurrengo taldearen aurkezpena denori txundituta utzi gaituztela uste dut. Izan ere, modu diaktiko batez egin dute haien aurkezpena eta benetan adi egoteko gogoak eduki ditut. Haiek erabili duten metodologia ezberdina izan da, izan ere,  " Quien quiere ser millonario" jokuan oinarritu dira I.K.T-ak gaur egungo eskoletan zer nolako erabilera duten azaltzeko. Azkeneko taldeak, aurrekoen gai bera azlatzen jarraitu dute, horretarako decalogoa aztertu dute. Bukatzeko, taldekide guztiek hausnarketa txiki bat egin dute.

Praktikako azken klasea nahiko laburra izan da, lehenago irten baikara. Hala ere, hasiera batean QRaren inguruan ibili gara hizketan. QR-a link beezitzat jo genezake, bere izenak quick respons esan nahi du eta horren bitartez, modu arin batean informazioa jaso dezakegu. Jarraian Unitag programa landu dugu. Honen bitartez gure blogean beste pertsona baten QR jarri dugu.
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/14/Codigo_QR.svg/250px-Codigo_QR.svg.png
Ondoren, Infografia eta Easelly.rekin lanean ibili gara. Infografiaren bitarteaz, irudi bakar batean, argazkiak,testuak,grafikoak...txertatu dezakegu. Easelly ere ekintza hori burutzeko beste programa bat da. Nire ustez programa hauek Lehen Hezkuntzako haurrentzat nahiko zaila izan daiteke, beraz ez dut aproposa ikusten.
http://www.easel.ly/create/?id=https://s3.amazonaws.com/easel.ly/all_themes/vhemes/meals/&key=pub
Klasea bukatutzt emateko bideo bat aztertu dugu non MOOC,PLE eta LSM agertu diren.



2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Gogoeta VII

Ordu magistralean bi aurkezpen egon dira. Lehenengoko taldeak Raul Santiago Campion eta Fermin Navaridas Nalda ingurune aldizkarian argitaratutako artikulu baten inguruan mintzatu dira; La web 2.0 en escena, hain zuzen ere. Honen inguruan zenbait kontzeptu argitu dituzte, aipagarriena web 1.0 eta web 2.0-ren arteko desberdintasunak izan dira. Horrez gain, web 3.0 denbora batean martxan ibiliko dela ere aipatu dute. Gai ineresgarria iruditu zait etorkizun bati begira.
Hurrengo taldeak E-learning buruz hitz egin dute. Hasteko, kontzeptu honen gainean definizio anitzak eman dituzte, geroago honen ezaugarriak aipatu dituzte, ondoren aurkitzen diren mota ezberdinak eta bukatzeko, Lehen Hezkuntzan izan dezakeen aplikazioari buruz azalpena eman dute. Esan beharra dago, orain arte goi mailako zikloetan eta unibertsitatean bakarrik erabiltzen zela. Esan beharra dut termino hau lehendik entzunda nuela baina inoiz ez nuen hain sakonki ulertu eta aurkezpena entzun eta gero, nire ezagutza maila areagitu egin da eta beraz, oso aproposa ikusi dut gai hau lantzea.

Praktikako orduei dagokionez, zenbait programa landu ditugu. lehenego programa Hot potatoes izan da. Programa honek bost motatako jarduerak burutzeko aukera ematen du. Ariketa guztiak desberdinak dira eta funtzionamendua ere desberdina. Esan beharra dut ikasle moduan programa honen bidez ariketak egin nituela. Orain sortzen ere badakit eta gainera ez zait zaila iruditu.


http://imagenes.es.sftcdn.net/es/scrn/10000/10249/hot-potatoes-2.jpg
Geroago Pixton eta Goanimate programak ezagutu ditugu. Biak istorioak edo komikiak sortzeko baliogarriak eta interesgarriak dira. Programak ezagutzeko asmoz Pixton sartu gara eta komiki bat sortu dugu. Programa honek hainbat aukera ematen ditu; esaterako, sormena sustatzea, munduko beste pertsonekin kontaktuan jartzea, adierazpena lantzea, norberaren argazkiak txertatzea... Gainera, erabiltzeko erraza eta azkarra da.
Hona hemen adibide bat:

Programa horiekin bukatu ostean, Issu eta Calameo programak aztertu ditugu. Porgrama hauek artxiboak igotzeko erabiltzen dira, beraz ikasleek bertara igo ditzakete haien lanak. Bertara igotzen diren lanak aldizkarien antzera ikusten dira. Egia esan programa hauek berriak izan dira niretzat eta gehiago sakontzea gustatuko litzaidake.

Saio praktikoarekin bukatzeko, Podcast programarekin lanean ibili gara. Programa honek aukera ezberdinak eskaitzen ditu; hiztegigintza,ipuinak eta istorioak (adierazpena), musika... 2.ziklorako programa aporposa ikusten dut nik.
Honekin lotura duten bi programa gehiago ezagutu ditugu, Poderato eta Goear. Programa hauen bidez, zuk sortutako edo nahi dituzun soinuak eta audioak igo ditzakezu. Guk frogak egiten ibili gara eta grabazio bat igo dugu. Aipatzeko bakarra ordenagailuan nahiko baxu entzuten zela izan da, baina hori mikrofoaren akatsa izango da zeguruenik. Porgrama hauek berriak izan dira baina errazak eta Lehen Hezkuntzara eramateko aproposak ikusi ditut.