2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Gogoeta IV

Egun on!

Modulu astea igaro ondoren, ikasgai honetako laugarren klase magistrala izan dugu. Aurrekoan bezala beste talde batzuek prestatutako aurkezpenekin ibili gara. Horretarako prozedura berdina erabili dugu, aurrean ebaluazio orria edukiz.
Bigarren aurkezpena zazpi kidez osatuta zegoen eta izenburua honako hau zen " IKT-ak, hezkuntza eraberritzeko aitzakia". Bertan gehienbat, WEB 2.0k eskaintzen dituen aukerak sakonki azaldu dizkigute eta baita hezkuntza munduan nola landu daitekeen ere.
Hurrengoko aurkezpenean ni izan naiz bertako taldea osatzen zuen kideetako bat. Guk sei taldekide izan ginen eta " Internet eta eskola"-ri buruz mintzatu ginen. Sarrera eman ondoren, hurrengoko puntuak azaldu genituen: EU kids online eta Safer Internet Plus Programaren azalpena eta ondorioak; etxerako erabilerari dagokionez gomendioak ; Web 2.0k dituen aplikazio batzuen azalpena eta kontzeptuaren ideia orokorra (wikiak,jarioak,blogak...) ; sare sozialak (zertarako, nortzuk, zer...); Ordiziako jakintza ikastolaren esperientziaren adibidea (ikasleen,gurasoen jarrerak, bertan ikusitako abantailak...) eta bukatzeko lan osoaren ondorioak hausnarketa modura jarri genuen bideo batez lagunduta.
Esan beharra dut ez naizela urduriegi jartzen aurkezpena burutu behar dudan momentuan eta nire ustean nahiko ondo ibili ginen talde moduan. Talde bakoitzak badaki bere partaide bakoitzak izan dezakeen rola. Gure taldean nahiz eta batzuk beste batzuk baino lasaiago egin aurkezpena lana egiterako momentuan haiek ondo egiten dituzten gauzak burutu dituzte. Era berean, esan nahi dut bakoitza badakiela taldean zein rol duen eta hasiera batean ondo antolatu garenez lana egoki egin dugula uste dut.
Horrez gain, aipatu nahi dut ebaluazio irizpideak aldakorrak direla;hots, oso ondo dago gelan azaldutako programaren bat aurkezpenera eramatea, baina ez da justua lehenengoko taldeek hori burutzeko aukerarik ez izatea. Hasierakoek ezin izan baikenuen horrela jendea erakarri.
Bukatzeko, barregura ematen dit horrelakoa idaztea baina, 19 urte gorako pertsonak gara eta errespetu falta iruditzen zait gertatu zitzaiguna. Gelako kideak aurkezpen bat egiten ari baldin badira gutxiengoa ez molestatzea da, izan ere, ni eta edozeinek hitz egiten ari den bitartean jende mordoa altxatzen ikusten badu, zeharka ulertu daiteke aurkezpena txapa galanta dela, denbora eskasa gelditzen dela  bukatzeko....Ondorioz, taldekideek urduriago jarri ginen hau gure aurkezpenean ondorioak ekarriz.


Alde praktikoari hasiera emateko bibliografiaren erabilera egokia aipatu dugu. Aipatzekoa da entregatzen ditugun lan guztietan atal hau ezinbestekoa dela; hala ere, lehen aldia da hau nola jarri behar den azaltzen digutela. Beraz, oso egokia iruditu zitzaidan irakasleak liburuetako, blogetako,artikuluetako... bibliografia modu egokian nola jarri behar den azaldu izana; hots,gomendioak eta arauak. Benetan eskerrak emateko dira.
Ondoren Delicious eta Scoop.it programak azaldu zizkigun. Delicious eta Scoop.it Webeko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzuak dira. Bi tresna hauek erabiltzen ibili gara, horretarako bietako batean harpidetu gara eta pare bat link txertatu ditugu frogak egiteko.




Horrekin bukatu eta gero, bideoak eta musika aztertzen aritu gara. Honen helburua bideoetan agertzen dena eta honek atzealdean daraman musikaren arteko erlazio zuzena erakustea zen. Horretarako bideo desberdinak ikusi ditugu. Hasierako bideoa ez zegoen ondo prestatuta; izan ere, bertan agertzen ziren irudiak ez zeuden bat musikarekin. Hurrengoko bideoak aldiz, modu egokian antolatuta zeuden. Hona hemen adibideak:

  • " Los grandes educadores". Bideoa igaro heinean, musikak aldaketaren bat gertatuko dela adierazten du, aldiz, irudia bertan jarraitzen du. Egilea aldaketa horietaz baliatu beharko litzateke irudiak aldatzeko. Horrez gain, aukeratutako musikak sentimendu gehiegi adierazten ditu eta mezuari garrantzia kentzen dio.

  • "Por cuatro esquinitas de nada". Bideo hau bi modutan ikusi genuen, alde batetik umeen ahotsekin eta bestetik, umeen ahotsik gabe. Haurren ahotsak entzuten zirenean, musika lagungarria izan da irudiak igarotzeko. Haurrak entzuten ez zirenean ostera, musika bere erritmoa izan du baina irudia estatikoa izan da. Beraz, bigarren honetan mezua ez zen ulergarria.

  • "El maltrato sutil". Bideo hau oso ondo lotuta dago. Hasteko, ahotsa eta musika bikain lotuta daude eta ahotsa entzuten ziren momentuetan musikaren beherakada nabaria zen. Bigarrenik, plano aldaketak eman dira irudiak aldatzen ziren heinean eta dinamismoa sortuz. Azkenik, irudien eta testuinguruen loturak oso egokiak ziren.

  • "Haziak eta jakintza". Bideo honetan ez da momentu orotan atzealdeko musika agertzen, ahotsa eta isiltasuna dira bideo honen koska. Bertan agertzen diren paisai,kolore,testura...beti azalpenean oinarrituta dago, eta azaltzen den hori nola egiten den ere ikus daiteke, barazkien (babarrun) kasuan adibidez. Horrez gain, plano ezberdinak egotea ( amerikarra, orokorra,panoramikoa, erdikoa...) sinesgarritasuna transmititzen zuen.


Bideo hauek aztertu izana, graduan entregatu beharreko lanetan eta etorkizunean burutuko ditugunetan arreta handiagoa izatea erakutsi zidan. Gainera, transmititu nahi den mezua zein den argi eduki behar dugu musika aukeratzeko momentuan. Gero kamaren eta irudien laguntzaz baliatu beharko gara bideoa dakigun ogien burutzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina