2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Gogoeta III

Egun on!

Hirugarren asteari hasiera emateko saio teorikoan aurkezpenekin hasi gara. Talde bakoitzak egokitutako gaiaren inguruan azalpena eman du. Taldea zazpi ikaslez osatuta zegoen eta artikulu baten gainean mintzatu dira. Artikulua hikhasi web orrialdetik ateratakoa zen eta honen idea nagusia 5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten ari direla zen.
Aurkezpenaren ebaluazio irizpidei dagokionez, irakasleak ebaluazio orrialdeak banatu ditu. Alde batetik, taldean bete beharrekoa eta bestetik, banakakoa. Taldean bildu eta talde bakoitzak izan beharreko konpetentziak zeintzuk diren adostu eta irizpideak idatzi ditugu.

Praktikako saioan hainbat gauza komentatu ditugu. Hasteko RSSaren erabilera azaldu digu. RSSaren bitartez blogean web orrialde desberdinak txertatu ditzazkegu. RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da. Honi sindikazioa deritzo. Beraz, gure blogean albiste edo beste blog batzuen sarbidea ahalbideratu dezakegu. Aipatzekoa da honen berri banuela, hala ere,  ez dut inoiz erabili.

Behin hori argituta gelditu denean, Creative Commons litzentzia zer den eta zertarako erabiltzen den ikasi dugu. Creative Commons irabazteko asmorik ez duen erakundea da. Bere helburua; legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea da. Modu horretan, gure lizentzia propioa sortu dugu gure blogean jartzeko. Atal hau interesgarria eta bereziki oso garrantzitsua dela uste dut, gehienbat  gure pribatutasuna gordetzen duelako. Horrez gain, honelako tresnak ezagutzea oso baliagarria iruditzen zait etorkizunean beste momentu batzuetan erabili dezakegulako. Gainera, teknologia egunero garatzen den tresna da eta kontuz ibili behar gara bertan publikatzen ditugun gauzekin. Pribatutasunarekin zerikusia duen beste programa bat copyscape da. Honekin beste erabiltzaile batzuek gure bloga segurtasunarekin dagoela jakinarazi ditzakegu, hots, gure blogetik ezer ez hartzeko  jakinarazten du.

Bukatzeko, irudiak edo argazkiak editatzeko programak ezagutu ditugu; hala nola, Image chef, FlockDraw, GIMP, PictureTrail, PhotoPleasure, Bloggif, FotoFlexer... Gelan talde bakoitza programa bat hautatu eta hori ezagutzen ibili gara. Nire kasuan flockdraw programa ezagutzen ibili naiz. Programa honek paint programaren oso antzekoa da. Internet konexioaren bidez marrazkiak sortu daitezke eta beste programa batzuek ez bezala honek gordetzeko aukera ematen du. Beste programak nola erabiltzen diren jakiteko proiektorea dela medio, gelakide batzuk atera dira eta azalpena eman dute.
Nire aburuz, ziklo ezberdinetarako programa ezberdinak daude, hau da, zailtasun maila areagotzen den heinean programa 1, 2 edo 3. ziklorako hobesten dut. Lehenengo zikloan paint-en antzeko programak erabiliko nituzke. Hona hemen FlockDraw-aren bitartez eratutako irudi bat:



http://flockdraw.com/gallery/view/1981985

Tresna honek ez du harpidetzarik eskatzen, ezizen bat jartzearekin balio baitu. Horrez gain, irudia egin ostean Twitter, Facebook edo link bidez gordetzeko aukera ematen du. Tresnaren erabilera ez da zaila, betiko paintarekin oso antzekoa dela esan dezaket, beraz lehen ziklorako erabili daitekeen tresna da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina