2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Gogoeta I

Egun on!


Nire izena Itxaso da eta gaur blog berriari hasiera emango diot. Euskal Herriko Unibertsitatean magisteritza ikasten ari naiz, hona hemen eraikuntzaren argazkia:

http://www.irakasleen-ue-bilbao.ehu.es/p230-content/es/contenidos/informacion/magisbilbo_eraikuntza_berria/es_eraik_be/nuevo_edificio.html

Blog honen helburua Lehen Hezkuntzako ikasgelan teknologiaren erabilera nolakoa den ezagutzea izango da. Astean behin sarrera bat gutxienez argitaratuko dut.

Aste honetako gogoetari dagokionez, bai gela praktikoan bai magistralean ikasitakoaren ingurukoa izango da.

Klase magistralean, gizarteak eta teknologiak dituzten erlazioak aipatzen hasi ginen; besteak beste, sistema ekonomikoan,sistema politikoan,sistema kulturalean, pertsonen arteko erlazioetan (agent webs...) Gaur egun ia dena teknologiarekin zerikusia du eta edozein informazio interneten bidez aurki dezakegu. Gure gizarterako onuragarria den baliabidea bihurtu da baina zer momentuan bihurtzen da kaltegarri? Irakasleak izango garenak, orain unibertsitatean Lehen Hezkuntzako geletan teknologiaren erabilera sustatu nahi da baina, horretarako haurrei honen erabilera egokia irakastea pauso garrantzitsuena dela pentsatzen dut nik. Izan ere, haurrek teknologia dibertitzeko;hau da, solasaldi moduan erabiltzen dute eta gero eta gehiago dira horren menpe daudenak. 

Horrez gain, ez dut ideia ona ikusten idazten ez dakien haur batek tablet,ordenagailu... baliabiderekin ikasten ibiltzea. Bai, egia da baliabide teknologiko horiekin ere idatzi egin daitekeela baina denok badakigu zein erosoa den ordenagailuak ortografia akatsetan,txukuntasunean... laguntzea. Beraz, modu zentzudun batean erabiltzea izango litzateke guztiaren koska.
Horrekin batera aipatzeko da, irakasleak egin beharreko esfortzua, hau da, hezitzaile bezala gaurkotuak egon beharreko ardura bete. Izan ere,  XIX.mendeko irakasleak XXI.mendeko ikasleak hesitzen dituzte non "teknologiaren boom-ean" jaio diren.


http://stellae.usc.es/red/blog/view/29976/formacin-permanente-cfr-y-cafi

Alde praktikoari dagokionez, hasteko informatikari buruzko oinarrizko kontzeptuak birpasatu ditugu ( posta elektronikoa (@), web guneak, URL...) Geroago, blogak lantzen hasi gara. Blog edo weblog bat, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Hasteko, bloga nola sortu dugu eta hau nola erabiltzen den ikasteko bertan "trasteatzen" ibili gara. Bertan, mezuak egunkari edo ontziko liburu moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz. Egiturari dagokionez, goiko markoak blogak identifikatzen ditu, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira.
Esan beharra dut, bloga lehendik nire kabuz ezagututa nuela, orain dela 2 urte hainbat gauza idatzita bainituen. Hala ere, gauza batzuk ahaztuta nituen eta ondo etorri zait gogoratzea. 

Bukatzeko,  ikasgai hau hezkuntzaren munduan garrantzitsua dela uste dut , irakaskuntza prozesuan baliabide desberdinek hezkuntza hobetzen lagundu dezaketelako. Denon esku dago hori aurrera ateratzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina