Irakasle moduan, gure ikasleen eta era berean, gure gaitasun digitala, gaur egun garatzea ezinbestekoa denez, interesgarria iruditu zait gai honi buruz informazioa biltzen duen "Smore" bat sortzea, hemen uzten dizuet esteka.
Hezkuntza aldatzen
2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea
Zer dira infografiak?
Infografiak, kontzeptuak modu bisual, argi eta
sintetiko batez azaltzeko oso baliagarria den tresna dugu. Nire ustez,
irakasleok erabili dezakegun baliabide interesgarria da, izan ere, ikasleen
arreta areagotu dezakegula uste dut. Gainera, erabiltzeko erraza da. Hemen usten
dizuet infografia zer den azaltzen duen adibide bat.
- - Google Developers
- - Visualize
- - Easel.ly
- - Piktochart
- - Infogr.am
- - Visual.ly
- - InFoto Free
- - Canva
Errealitate Areagotua
Errealitate areagotuaren teknologiak
ikasgeletan gero eta gehiago erabiltzen ari diren baliabideak dira. Izan ere,
pertzepziorako, interakziorako eta ikaskuntza prozesurako oso baliagarriak eta adierazleak
izaten ari dira ikasleentzako. Irudi errealak birtualekin nahastu nahiz gero,
hurrengoko tresnak erabili ditzakezue:
- - Aumentaty Author
- - ARCrowd
- - ZooBrust
- - LayAR
- - Aurasma
Aipatutako kontuan hartuz esan dezakegu,
errealitate areagotuak testuinguru birtuala eta errealitatea nahasteko aukera ematen
diguten baliabideak direla. Horrez gain, gailu ezberdinekin bateragarria denez
(Android eta Iphone), hauen erabilera sustatzen du.
Aurretik aipatutako bi erreminta, LayAR eta
Aurasma hain zuzen ere, erabili ditut baliabide hauek gehiago ezagutzeko asmoz,
hemen uzten dizkizuet sortutako errealitate gehituak:
Baliabide honekin, Arteterapiak hezkuntzan izan dezakeen baliogarritasuna, abantailak eta adibideak jartzen sahiatu naiz.
Tresna honekin, Yogak hezkuntza duen eragina eta praktika
batzuen adibideak jarri ditut.
Educación 3.0
Educación 3.0 deitzen den aldizkaria aipatzea interesgarria
iruditu zait. Orain dela aste batzuk ezagutu nuen eta bertan agertzen diren
berriak eta ideia beritzaileak, irakasleentzako oso interesgarriak izan
daitezkeela iruditu zait. Bertan, gaur
egungo hezkuntza bideratzeko erraztasunak agertzen dira eta lagungarria
izan daiteke hezkuntza berrikuntza bultzatzeko azken berriei buruz jakinean
egoteko.
Aldizkari honek
komunikazio globala du eta honen helburua ikasgeletan metodologia aldaketetan
laguntza eskaintzea da IKT-ak eta metodologia aktiboak erabiliz. Hezkuntza
sektorea osatzen dutenentzako eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen
duten pertsonentzako, familiak barne, bideratuta dago.
CINTE 16
Ikasturte honetan Kongresu internazional
batera joateko aukera izan dugu Magisteritza eskolan, CINTE 16-ra hain zuzen
ere. Bertan aipatutako guztia modu batez ikusi ahal izateko, hemen uzten
dizkizuet zenbait baliabide, web gune eta bideoak.
Niri gehienbat
gustatu zitzaidanan Julio Calbero Almenarak adierazitakoa izan zen. Izan ere,
etorkizuneko irakasle moduan, gai honi arreta handia jarri behar diogula uste dut.
Beraz, kontuan hartu behar dugu, guk
irakatsiko ditugun haurrak beste generazio batetan jaioak direla. Modu horretan,
gure ikasleen ikaskuntza prozesuek lortura estua izango dute teknologiarekin.
Ondorioz, ikaskuntza prozesuak gero eta irekiagoak, pertsonalizatuagoak,
kolaborazio gehiagorekin, bisualagoak… izango dira. Gure ikasleen ikaskuntza
zentzua eta egokia izan dadin, irakasleok prestakuntza egokia izan behar dugu
eta aipatutako hau guztia kontuan hartu.
Mooc ikastaroen analisia eta ikerketa
Bigarren modulu honetan, MOOC-ak
zer diren aztertzeko aukera izan dugu. Era berean, hauen sailkapena, irakasten
diren plataforma desberdinen analisi kuantitatiboa eta MOOC ezberdinei buruzko
ikerketak arakatu ditugu.
Hasteko, MOOC bat zer den
ikertuko dugu. Horretarako, MOOC-aren sigletan jarriko dugu arreta. “M”-k massive esan nahi du, hots,
eskuragarritasun masiboa deritzona. Lehenengo “O”-ak, open hitzari egiten dio erreferentzia. Beraz, ikastaroak material
errazak eta dohainik dituztela ondorioztatu dezakegu. Hurrengo letra, “O”, on-line esan nahi du. Izan ere,
ikastaroak interneten bidez, urrutitik ikus daitezke. Bukatzeko “C”-k, course adierazten du. Ikastaro hauek,
egun determinatu batean hasten eta bukatzen dira. Horrez gain, programa
espezifiko bat azaltzen du eta honen bukaeran ebaluazioa ematen da. Irakasleak
ikasleak bideratzen lagunduko die elkarrekin kolaboratuz eta komunikatuz.
- MOOC motak
MOOC-ak hiru taldeetan sailkatzen dira.
- MOOC ikastaroen analisia eta ikerketa
Lehen aipatu dudan moduan, MOOC ezberdinak aurki ditzakegu.
Oraingo honetan, bakoitzaren adibide bat jarriko dut.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)